Zero gunea leherketa batetik gertuen dagoen lurraren gunea adierazteko erabiltzen den terminoa da. Era berean, lurrikara, uholde edo beste hondamendi bati buruz, kalte gehien jaso dituen eremua adierazteko erabiltzen da. Adibidez, Hiroshima eta Nagasakiko leherketa nuklearrak izan ziren gnue zehatzak nahiz 2001eko irailaren 11ko atentatuetan World Trade Centerreko eraikinak birrinduta geratu ziren gunea izendatzeko erabili izan da.